Naqada I

Hipopotamo irudia, animalia horren boliz egina, Naqada I kulturakoa (Louvre)

Naqada I, Egiptoko aro aurredinastikoko kultura izan zen, Amratiarra ere deitua, Matmarretik iparraldean, Uadi Kubbaniyara hegoaldean hedatu zena. K.a. 4000tik K.a. 3500 bitartean datatua dago.

Naqada I izena, Werner Kaiserrek eman zion 1957an, hurrengoko aroekin, Naqada II eta Naqada IIIrekin jarraipen ideia sendotzeko. Naqada, antzinako egiptoeraz Nubt (Urrezkoa) deitzen zen herri txiki bat zen, existitu zen kultura bakoitzak, gune independente bat izan zuen arren.

K.a. 4000. urte inguruan, Badariar kulturak, tokia utzi zion Amratiarrari, ondoren Naqada I deitua izan zena. Aldaketa, estratifikazio sozialagatik, artisautza hobetuagatik, forma artistiko berriengatik eta oraindik hegoalderago hedatu izanagatik bereizten da. Hilobiak, handiagoak egin ziren, beste txiki eta xaloago batzuekin batera; finkapenak, iraunkorrak bihurtu ziren.

Bere ezaugarriengatik, Naqada Ia, Naqada Ib eta Naqada Ic eta baita Naqada Id garaietan banatzen da (hau, eztabaidagarriagoa) batzuk, azken hau, Naqada IIa garaian kokatzen dutelarik. Ia, Ib eta Ic garaietan, progresiboki, estratifikazio soziala gehitzen da, baina Ic garaitik aurrera, gelditu egiten da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search